XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta Regoyos ondasunik gabe eta pobre hil zenez gero, ez zuten haintzakotzat hartu.

Alderantziz bere garaiko intelektualek, lana gogoz onartu zuten, balioaren arabera ontzat eman.

Hona hor Baroja, Vazquez Díaz, Zuloaga...... Rysselberghe belga pintorea, Albéniz, Rodrigo Soriano, Rusiñol, Unamuno eta beste asko.

Gehienen ezjakintzak gaitzezten zuena hauek ontzat ematen zutelarik.

Regoyos, berez impresionista pintorea den ala impresionismoaren antolojia aurkezten digun, bigarren mailako arazoa da.

Ez gaitezen artistik chauvinismo batetan eror; bere biografoetarik norbaitek esan izan duenez, hots, Regoyos bertako impresionista denik ezin dezakegu esan.

Frantses impresionisten, eta artistik joera berdina jarraitzen zutenen eragina nabaria zaio.

Horregatik oso interesgarri zitzaizkion dio Barojak impresionista pinturak; Van-Goghk, Picassok, Gauguink eta Cézannek kezkarik sortzen zioten.

Jaiotzez frantses baina belga pintoreekin oso elkarturik zegoen Maximiliano Luce-k, dirudienez, influentziarik izan zuen beregan.

Regoyosen pinturaren aldi bereziena, artistik gailurra iristen duen unean, urdin koloreen entonazioagatik nabari zaigu; argiari, frantses pintura oroitaraziz, damaion interpretazioa berezia da.

Bere zenbait lanetan, frantses impresionismoaren maisuen mailako agertzen da.

Halare, Regoyosek, maisu haundi guztien antzera, lanaren kalitatean gorabehera haundiak izan ditu.

Oihal zoragarririk badu, lamina hauetan ikus dezakezunez, baina beste batzuk gutxiago balio dutenak dira.

Diogun guzti hau ohar gisa, bere lan ezagunaz kanpo bere kontekstoan zenbait lan ikusterakoan harri ez zaitezen.

Goya, Zuloaga eta Iturrinoren koadroetan ere, izen batzuk besterik ez aipatzearren, horrelakorik ikus dezakegu pintatzaile bezala heldu aurretik eginiko koadroetan.

Baita momenturik onenetan pintatuak ez diren koadroetan.

Dohai berezia zedukan Regoyosek gure herriaren giroa jasotzeko.

Kromatismoz berezia impresionista erakoa baina nortasun haundiz bereganatua.

Batzutan figuraz konposatzen dituen paisajeetan, konposaketa ugari ditu eginak, ingenuismo deritzanaren kutsua nabari zaio, egungo naif joeretatik oso urruti aurkitzen delarik.

Regoyosen lanetan dena da kolorearen armonia templatua; bibrazioa eta kromatismoaren nerbioa sensibilitate haundiz eginak.